logo

AZTARNAK... HUELLAS


Programme

Mikel Urquiza (1988)
*Eskudantza (2014)

Isabel Urrutia (1967)
Gogoan (2001)

Gabriel Erkoreka (1969)
Kaiolan (2010)

Mikel Chamizo (1980)*
OMA (2014)

Félix Ibarrondo (1943)**
Uritz (2008)

Ramon Lazkano (1968)
Sorginkeriak (1995)

Mikel Urquiza (1988)*
Mihidantza (Zanpantzar) (2014)

Iraupena: 60 min

 

* Estreinaldia.Ciklus Ensembleren enkargua, “Música en Construcción” proiektuaren barne.
** Estreinaldia: Espainia.

 

Programari oharrak...

 

Baga, biga, higa, laga, boga, sega.
Zai, zoi, bele, harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi, gerrena plat. Olio zopa, Kikili salda.
Urrup edan edo klik...
ikimilikiliklik...

Mikel Laboa
(akelarreetam erabilitako hiztegiaren berregitea)

 

Elias Canetti idazleak zioen: “Musika gizatasunaren benetako historia bizia da, hura gabe, parte hilak bakarrik ditugu”. Gogoeta honen harian, Ciklus Ensemblek bere proiektu berria proposatzen du: Aztarnak…Huellas, Euskal Herriaren “historia bizidunaren” inguruan ibilbidea. Naturara, antzinako errituetara bidaia, azken finean, bere kulturara, bere artisten prismaren bidez.

Programa honetako obra bakoitza ingurunearekiko konexioa, naturarekiko zein mitologiarekiko erlazioa, edo Euskal Herriko lurralde konkretu baten folklorearekiko duen erlazioa dela eta hautatua izan da. Felix Ibarrondo edo Ramon Lazkanoren kreazioetatik hasita, Gabriel Erkoreka edo Isabel Urrutiaren lanetara zein Mikel Urquiza edo Mikel Chamizo konpositore gazteei eginiko enkarguetara. Guztiak, Euskal Herriaren aberastasun kulturala erakustarazi nahi duen puzzle baten piezak dira.

Programa hau zabaldu eta ixten duten Mikel Urquiza (1988) konpositore gaztearen bi piezak, lotura handia dute dantzarekin, bereziki Euskal Herriko antzinako pertsonaiekin. Mihidantza (zanpantzar) piezari dagokionez, Urquizak dio:

“Zanpantzarra Joaldun deituriko pertsonaien jarraigoa da, ardi larruz eta txapel puntazorrotzez jantziak. Herri euskaldunetako kaleak zeharkatuz, zintzarrien bidez neguaren amaieraren berri ematen dute. Haien igarotzearen oroimena jasotzea nahiko nuke; koadrilaren izen soinuduna, aho-korapilo errimatua edo mihi dantza bihurtuz. Urtaro berria aditzera emateko konjuru baten ideia.”

Programa honetako beste enkarguetako batek, Mikel Chamizoren (1980) OMA-k, Agustin Ibarrolaren baso margotuarengandik hartzen du izena. Chamizok gune artistiko bihurturiko Urdaibaiko ingurune paregabe hau du inspirazio iturri. Konpositorearen esanetan:

“In situ buruturiko grabaketetatik abiatuz, OMA-k baso margotuaren bidexka hostotsuetatik ibiltzearen kanpo zein barne bizipenetara eraman nahi gaitu. Naturak eta arteak bat egin, nahastu eta aberasten diren tokiaren misterio poetikoa bildu nahi du. Artea bere jatorrietara bueltatzen den toki bat, non landarediak kolorez jantziz ospatzen duen”

Programa osatzen duten beste piezetako bat, Ramon Lazkano (1968) konpositore donostiarraren Sorginkeriak dugu. Obraren izenburuak Euskal Herriko gai etnografiko garrantzitsuenetariko bati egiten dio erreferentzia, sorginkeriari hain zuzen ere. 1608 eta 1614 urte bitartean Zugarramurdiko herrian prozesu inkisitorial gogorrenetariko bat bizi izan zen, non 50 pertsona baino gehiago hilarazi zituzten akelarreak egiteagatik, sorginkeria akusaziopean. Kasu batzuetan giltzaperatuak, okerrenetan sutan erreak. Zugarramurdiko prozesu inkisitorialean exekutaturikoen artean 80 urtetako Graciana de Barrenetxea (sorginen erregintzat hartu zutena) edo apenas 14 zituen María de Lecumberri ditugu.

Azken finean, Aztarnak…Huellas proiektua, paisaia baten barrena egindako bidai soinuduna da, non konposizio eta arte euskaldunaren gaur egungo egoera erakusten zaigun. Kultura baten barrena eginiko bidaia da, aurrerapenetan garaikidea bezain enigmatikoa tradizioetan.

“Nire eskultura- zioen Eduardo Txillida eskultoreak bere Haizeen Orrazia XV obrari erreferentzia eginez- ekuazio baten ebazpena da, non zenbakien ordez, itsasoa, haizea, itsaslabarrak, zerumuga eta argia elementu diren.” Ciklus Ensemblek proposaturiko ekuazioa, aldiz, inguruneaz, kulturaz, artistetaz eta hauen obretaz baliatzen da.

Ekuazio honen ebazpena, ikuslearen esku dago.

Dibujo de Eduardo Chillida. Tinta Papel. 1986.
Donostia, 2014ko martxoa. Ciklus Ensemble.

GARAI ARTEKO ELKARRIZKETA


Programa

Carlo Gesualdo (1560-1613)
Peccantem me quotidie (1603)

Franco Donatoni (1927-2000)
Arpège (1986)

Carlo Gesualdo (1560-1613)
“Io parto” e non più dissi (1613)

Salvatore Sciarrino (1947)
Lo spazio inverso (1985)

Carlo Gesualdo (1560-1613)
Se la mia morte brami (1613)

Luciano Berio (1925-2003)
O King (1967)

Carlo Gesualdo (1560-1613)
Moro, lasso, al mio duolo (1613)

Iraupena: 60 min

 

Ciklus Ensemblek “Garai arteko elkarrizketa” izenez aurkezturiko programak bi une historiko, bi mundu soinudun, musika ulertzeko bi era konektatzen ditu garrantzi handiko konpositore italiar anitzen ekoizpenaren bitartez. Proiektu hau omenaldi gisa jaiotzen da Carlo Gesualdo (1560-1613) musikari errenazentistaren heriotzaren 400.urtean.

Gesualdoren musika inspirazio zein admirazio iturri izan da XX.mendeko konpositoreentzako, hala nola, Luciano Berio edo Salvatore Sciarrino, zeinek Gesualdoren bizitza asaldatuan oinarrituriko opera bat konposatu zuen. Gesualdoren azkenengo konposaketetan, konkretuki bere azken madrigal liburuetan, musikagile eta jakitun askok arimaren islada artistikoa ikusi izan dute; bere emaztea eta honen maitalea hil ondoren buruturiko krimenengatik oinazetsu. Testuak benetako biografia musikalak dira eta musikak era guztietako errekurtsoak erabiltzen ditu hitzen esanahia azpimarratzeko. “Madrigalismo” deiturikoek kutsu adierazkor eta dramatiko handia duen musika ekoizten dute.

Stravinsky-k hurrengoa zihoen Gesualdoren musikaren inguruan:

“Garai hartan gogoan genituen gure bizitzetan isiltasun eta soinu, iluntasun eta argitasun edo negua eta udaren arteko kontrastea. Hiri modernoak apenas ezagutzen du isiltasuna edo iluntasuna bere purutasunean edo argi bakan baten efektua, edo urrutiko oihu batena”.

Horregatik guztiagatik Ciklus Ensemblek, antzinaroko musikan adituen aholkularitzarekin, lau piezaren moldaketa burutu du, haien formakuntza musikalera egokitzeko. Hain zuzen ere, motete baten eta madrigalen seigarren liburuaren hiru piezaren moldaketa. Horietako bakoitzak Gesualdoren bizitzaren amaierako gertaerak narratzen ditu alegoria poetiko moduan. Peccantem me quotidie (1603) “nik bekatu dut” motetean, bekatzaile baten heriotzarekiko beldurra adierazten da, piedadea eta salbazioa eskatuz Jainkoari. Bestalde, “Se la mia morte brami “(1613) “nire heriotza bada nahi dutena” madrigalean zein urte berdineko “lo parto e non più dissi” obran hilketen ondorioz sorturiko polemikari egiten zaio erreferentzia; “moro Lasso, al mio duolo” (1613) “zoritxarrez nire sufrimenduan hil egiten naiz” obran, egitera behartuta sentitu zen ekintzengatik jasandako sufrimendua irudikatzen den bitartean.

Aurkezturiko programak, motete eta madrigalen artean, XX.mendeko musikagile desberdinen obrak tartekatzen ditu. Hauen artean Franco Donatoni (1927-2000), Salvatore Sciarrino (1947) eta Luciano Berio (1945-2003). Ciklus Ensemblek interpretatzen dituen hiru obra hauek tradizioarekiko lotura indartsua dute, beste garai batzuetako musikarekiko interesa lokarri garrantzitsuena izanik.

Gesualdoren konposizioetan bere mundu nahasia azaltzen bada, Donatoni, Sciarrino eta Berioren hiru obretan ere bada zentzu honetan isladaren bat, beharbada ez lehenengoaren kasuan bezain intimoa baina entzulearentzako berdinki deskribatzailea. Donatoniren Árpege (1986) obra, puzzle soinuduna da, non “jolasaren” elementu ezberdinek ezaugarri akustiko eta atmosfera kontraste indartsua eratzen duten.

Autorearen hitzetan:

"Sei instrumentutarako pieza txiki honetan materiala eraldatu egiten da, goreneko dentsitatera eta isiltasun konklusiboak lortzen duen mailakako desitxuratzera iritsi arte".

Isiltasunak, edo isiltasunaren ideak garrantzi handia du Salvatore Sciarrinoren Lo spazio inverso (1985) obran. Obra hau collage bat da, non ezer ez den dirudiena, Sciarrinoren hitzetan, "soinua eta itxuraren bitartez arriskatzeko era bat. Ni sartzen naizen mundu soinudun baten irudipena"

Programak Luciano berioren O King obran du amaiera. 1967an Martin Luther Kingen heriotzaren ostean honen omenez konposaturikoa. Argi eta itzal jolas eran, ahotsaren bitartez, obraren hartzailearen izena deskubritzen doa, hain zuzen ere Martin Luther King.

Donostia, 2013ko martxoa. Ciklus Ensemble.

SCHOENBERG-EN INGURUAN

 

Programa honen haria Arnold Schoenberg da, hain zuzen ere bere Pierrot Lunaire obra, 2012.urtean lehenengo mendeurrena bete zuena. Programa osatzen duten gainontzeko obrak Schoenberg-i eta mintzagai dugun lanari oso lotuta dauden musikagile eta obrak dira.

Bach, Schoenberg-en bizitzan eragin gehien izan zuen autoreetakoa dugu; Mahler Brams eta Wagnerrekin batera. Programari hasiera ematen dion obra, Largo de la Sonata Sopr`ill Soggetto Reale Ofrenda Musikalari dagokion pieza da. Prusiako Feredico II.aren musika konposizio batetik eratorritako kanon eta fuga bilduma bat. Obra honetan konpositoreak mezu misteriotsu bat idatzi zuen latinez "Quaerendo invenietis", (bila ezazu eta aurkituko duzu), guk beranduago erabiltzen duguna Schoenberg-ek atonalismo eta dodekafonismoarekin egin zuena irudikatzeko.

Hurrengo obra, Eines Fahrender Gesellen Lieder zikloa da. Lurraren Abestiarekin batera, Schoenberg-ek ganbera talderako moldatu zituen ziklo bakarrak izan ziren. Hain zuzen ere, moldaketa hauek Schoenberg-ek 1918. urtearen amaieran sorturiko Interpretazio Musikal Pribatu Sozietatean ganbera talde batek interpretatu ahal izateko burutu zituen. Sozietate honen helburua Schoenberg eta honen ingurukoek garrantzizkoak zeritzoten obra berriak eskeintzea zen; Debussy, Ravel, Pfitzner, J.Strauss edo Mahler berarenak. Halaber, lieder ziklo honek agerian uzten ditu Mahler eta Schoenberg-en arteko ezberdintasunak lieder konposizioei dagokienez.

Azkenik, Schoenberg-engan eragin handia izan zuten konposotioreen artean Richard Wagner eta bere zikloa Wesendonck Lieder dugu, non Wagnerrek Mathilde Wsendonck-en bost poemetan inspiratu zen, piano eta ahotsarentzat lied bilduma bat sortzeko. Aipatu beharrekoa da Wagner, Mathilde Wsendonckekin maiteminduta zegoela. Halaber, interpretatzen ditugun lied-etatik bi, Wagnerrek berak konposatutako Tristan eta Isolda operan erabili izan zituen, V. lied-a operaren bigarren aktoan hain zuzen ere (Studie zu Tristan und isolde; Tristanen estudioa). Opera honetan harmonia “desegiten” hasten da eta “tonalitatearen beherapenera” gerturatzen hasten da, Schoenberg-ek aurrerago egin izan zuen moduan.

Bukatzeko, kontzertuaren “nukleora” heltzen gara, “cabaret endekatu”-ra edo “cabaret beltza”-ra. Hala definitu da Arnold Schoenberg-en Pierrot Lunaire Op. 21 zikloa zeinak 2012. urtean bere konposizioaren mendeurrena ospatu zuen. Pierrot Lunaire, hein batean, Wagner eta Mahler orkestra erraldoien aurkako erantzun bezala jaio zen. Pierre Boulezen iritziz, Pierrot Lunaire Schubert- en lied bat bezala pentsatu beharra dago, hau da, piano eta ahotsarentzako bakarrik izan ordez, piano, flauta, clarinete, violin, cello eta ahotsarentzako izanez. Kuriositate bezala, obra honetan Schoenberg-ek sprechgesang-a erabiltzen du, abestea eta hitz egitea nahasten duen teknika famatua hain zuzen ere (Josquin DesPerez-ek XVI.mendean bere koro obretan erabili zuen). Beste detaile garrantzitsua numerologia da. Schoenberg-entzat oso garrantzitsua zen eta hortaz, pieza honetan edonon aurki dezakegu. Hasteko, obraren azpititulua hauxe da: 3 aldiz Albret Giraud-en 7 poema (guztira 21) eta halaber, 21, 7, eta 3 zenbakia obra guztian zehar aurki ditzakegu.

Garrantzitsuena hala ere, obra hau cabaret munduaren eraginaren ondorioz jaio zela da. Badakigu gaztetan autore honek Berlingo cabaret ezagunaren, Ueberbrett de Ernst von Wolzogen, orkesta txikia gidatu zuela. Eta are gehiago, cabaret honetako errezitatzaileak laguntzeko, hainbat obra txiki idatzi zituela. Horregatik, esanguratsuena da Pierrot Lunaire estrenatu zuenean. abeslaria ez zela abeslari profesionala baizik eta Albertine Zehme hain zuzen ere (bestalde, aipatzekoa da, emakume hau izan zela Schonberg animatu zuena obra hau konposatzera) Schoenberg-ek Pierrot Lunaire ia obsesiboki eta epe motzean konposatu zuen, krisi familiarra eta bakardade krisia pasa eta gero eta gainera, Mahlerren heriotzak sortutako tristeziarekin kutsatuta. Informazio hau oso garrantzitsua da obra ulertu ahal izateko. Frustrazioa, amorrua edo inpotentzia Pierroten irudian irudikatzen baita.

Donostia, 2012ko martxoa. Ciklus Ensemble.

MUSIKA ERAIKITZEN

 

“MUSIKA ERAIKITZEN” proiektuak egungo gazte sortzaileak du helburu hauei obrak enkargatuz.

Ciklus Ensemble 2010eko amaieran jaio zenetik, bere helburu garrantzitsuenetarikoa sorkuntza berriei irteera edo aukera ematea izan da. Gazte konpositoreekin dugun konpromisotik, Ensemblean espazio egonkor bat sortzearen ideia jaio zen denboraldi bakoitzean konpositoreentzat zein Ensembleko instrumentistentzat Ciklus laborategia bilakatzeko. Horrela, musikagile eta instrumentistaren arteko ikerlanari esker, esperimentatu eta sakonago ezagutu ahalko dute euren instrumentuak. Beraz, filosofia honekin, 2013. urtean “musika eraikitzen” jaio zen, Ciklus Ensembleren anbizio handienetariko proiektua.

Proiektu honen prozesua xumea da. Konpositore bakoitzari instrumentista bat edo batzuk egokitzen zaio eta hilabete batzuetan zehar euren artean lan egiteko aukera eskaintzen zaie. Prozesu honetan zehar, Ciklus Ensemblek musikagilei hainbat aukera ematen die. Hala nola, esperimentatzea, zuzenean ikertzea, eta egunez egun entzutea zein probatzea egindako konposizioen aurrerapenak, instrumentista konprometitu batekin eta prozesuaren bukaerara arte.

Modu honetan, Ciklus Ensemblek, gazte sortzaileengatik apustu egiten du gure taldean artista bezala, eta gehien bat konpositore bezala, garatzeko aukera emanez. Gaur egun, “Musika eraikitzen” proiektuari esker Ciklus Ensemblek hamar obra baino gehiago estreinatu ditu, gure literatura musikala aberasten dutelarik.

Donostia, 2013ko martxoa. Ciklus Ensemble