logo

Paula Azcona

Biolontxeloa

Iruñan jaioa 1992an, bere lehenengo biolontxelo klaseak Marta Tobesen eskutik hartu zituen “Vazquez de Mella” musika ikasketa integratuen eskolan. Maila profesionala “Pablo Sarasate” Kontserbatorioan Diego Arbizurekin osatu ondoren, Maria Casado irakaslearekin jarraitu zuen bere formakuntza. Goi Mailako ikasketak “Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan” eta ondoren “Musikenen” burutzen ditu, Asier Polo biolontxelistaren gidaritzapean.

Aldo Mata, Angel Luis Quintana, Maria de Macedo, Gustav Rivinius, Laszlo Fenyo, Emil Rovner eta Xabier Gagnepainengandik master-klaseak jaso ditu.

Orkestra desberdinkin aritu da lankidetza moduan, hala nola, JOSS gazte orkestra eta Errioxako Orkestra Sinfonikoakin eta praktikak egin ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.

Pedagogian interesatuta, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika-hezkuntza arloan antolatzen duen programan parte hartzen du eta Dalcroze ikasketak Bartzelonako Joan Llongeras Institutoan eginten ari da. Musika eskola ezberdinetan irakasten du eta interprete moduan talde desberdinen partaide da, “Orquesta de cámara Pamplona XXI”, “Poetika Kiribila” besteak beste.