logo

Lucía Otaegi

Klarinetea

Zumarragan jaioa, bertako musika eskolan hasi zituen ikasketak, lehenengo Edurne Zabalo eta gero Juan Navarrorekin. Donostiko Francisco Escudero kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak Luis San Sebastianekin eta Goi mailako ikasketak Musikenen burutu zituen Jose Luis Estelles eta Anthony Payrekin.

2010. urtean 3. saria irabazi zuen "Concurso Nacional Jóvenes clarinetistas" lehiaketan eta 2. saria Euskadiko musikari gazteen lehiaketan, bat bakarlari bezala eta bestea ganbara musikan. Euskal Herriko Gazte Orkestraren kide izan da eta Espainako Gazte Orkestran onartua izan zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Granadako Orkestrarekin lankidetzak egin ditu.

Harri Maki, Martin Frost, Guy Dangain, Andreas Sunden, Justo Sanz klarinetistengandik klaseak jaso ditu besteak beste. Gaur egun master bat egiten ari da "Staatliche Hochschule für Musik Trossingen" kontserbatorioan Chen Halevi klarinetistaren gidaritzapean.