logo

Iraide Ansorena

Perkusioa

Iraide Ansorena Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikene) perkusio lizentziaduna da eta bertan egin ditu, nazioarteko goi mailako perkusiojoleekin, graduondoko ikasketak. Euskadiko Musikari Gazteen I. Leihaketa irabazi zuen eta Euskadiko Gazte Orkestrako kide izan zen hainbat urtez Espainia, Eskozia eta Italian hainbat bira eginez. Ondoren Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) lan taldera batu zen eta bertan lanean jarraitzen du maiztasunez ohiko programazioan parte hartuz. Donostiako Musika Hamabostaldian, OLBE (Bilboko Opera) eta Musikaste (Errenteria) ekimenetan ere aritu da.

Mota ezberdineko perkusio tresnetan espezializatua da, tradizionalenetatik, bakarlari zein orkestrako instrumentuetara igaroz. Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin emanaldiak eskaintzen ditu sarri eta Bilboko eta Galiziako Orkestra Sinfonikoekin kolaboratu du. Hainbat taldetako kide ere bada, besteak beste, Ciklus Ensemble kamara taldea.