logo

Daniel Serrano

Biolina

1991an Andujar-en jaioa. 8 urte zituela Andujar-ko Musika Eskolan biolina ikasten hasi zen. Javier Sanchis irakaslearekin Jaengo Erdi Mailako Musika Ikastegian ikasketak burutu zituen eta aldi berean, Madrilen, Olga Vilkomirskaia irakaslearekin “Arcos” Musika Ikastegi Pedagokikoan jarraitu zuen. Donostian, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegian, biolin ikasketak egiten ditu Keiko Watayaren gidaritzapean 2013.urtean amaituz.

Josep-Lluís Puig, Gonçal Comellas, Tomasz Tomaszewki eta Quiroga Laukotearen klaseak jaso ditu. Era berean, Andaluziako Orkestra Filarmonikoarekin, Jaengo Hiriaren Orkestrarekin eta Granadako Gazte Akademiko orkestrarekin aritu da. 2001.urtean “Ciudad de Andujar” Ganberako musikako lehiaketan lehen saria irabazi zuen, 2009.urtean Jaengo Erdi Mailako Musika ikastegiko harizko lehiaketan lehen saria eta 2008. urtean “Marcos Pedro” biolin lehiaketan bigarren saria lortu zuen. Ciklus Ensemblearen kide eta sortzailetariko bat da.