logo

Asier Puga

Orkestra zuzendaria

Asier Pugak, “Ciklus Ensemble”ko zuzendari musikal eta artistikoak, orkestra zuzendaritza ikasketak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan (Musikenen) burutu zituen, Arturo Tamayo, Manel Valdivieso edo Enrique Garcia Asensio bezalako maisuekin, eta Londreseko Royal College of Music zentruan ondoren, Peter Stark, Robin O´Neill eta Howard Williams maisuekin. Bere formakuntzan sakontzeko Pierre Boulez (Lucerne Festival Academy), Martin André edo Wilson Hermanto (RCM) bezalako zuzendarien masterclass ugari jaso ditu.

Lan mailan, lankidetza ugari egin ditu hainbat orkestra eta taldeekin: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, RCM Philarmonic Orchestra, RCM Symphony Orchestra, Lanzaroteko Orkestra Klasikoa, Explorensemble, RCM New Ensemble, Croydon Youth Orchestra, besteak beste. Jaialdi eta antzoki garrantzitsuetan zuzendu du, Donostiako Musika Hamabostaldia, Euskalduna Jauregia, Juan March Fundazioa, Britten Theatre, Carmelo Bernaola Jaialdia, BBK aretoa, Nazioarteko SMASH Jaialdia, Amaryllis Fleming Concert Hall, besteak beste.

2014. urtean, F.J. Haydnen Armida, bere lehenengo opera zuzendu zuen eta 2015. urtean mundu mailan Singularity operaren estreinaldia zuzendu zuen, Michael Oliva konpositore inglesaren hirugarren opera. Asierrek Maciej Pikulski piano-jolearekin ikasi zuen korrepetizioa. Kantu munduarekin duen miresmenak kantari ezberdinekin lana egitera bultzatu du, adibidez, Simon Butteriss baritono eta eszena zuzendariarekin, Gustav Mahlerren Lieder Eines fahrenden Gesellen obraren Simon Butterissen azken produkzioan, eta Arnold Schoenbergen Brettl-Lieder obra Londreseko Britten antzokian, non arrakasta handia eta oso kritika onak jaso zituen.

Asier Pugak konposizioa ikasi zuen Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekaren gidaritzapean eta Felix Ibarrondo, Johannes Maria Staud, Elena Mendoza eta Jesus Torres konpositore entzutetsuen eskutik masterclassak jaso ditu.

Musika garaikidearekiko duen interesaren ondorioz, Asier Pugak 30 estreinaldi zuzendu ditu bai Espainian eta bai Inglaterran. Aldi berean, “Gesualdo visto por la vanguardia” dramaturgiaren ko-sortzailea da, Juan March fundazioarentzat idatzia, eta “Gargantua”rena ere. Ciklus Ensembleren “Dialogos” proiektuaren editorea da, non arteari buruz idatzitako artikuluak egitaratu eta enkargatzen diren.