logo

Ander Tellería

Akordeoia

Estatu mailan dauden akordeoilarien artean musikalari garrantzitsuenetariko bat da. Ander Telleriak kontzertu ugari eskeintzen ditu bai Espainian eta bai nazioarte mailan, Argentina, Frantzia, Portugal, Kroazia, Holanda, Austria edo Alemanian jo du eta jaialdi ezberdinetan parte hartu du, hala nola, Brucknerfest Linz (Austria), Forum neue Kammermusik (Hannover, Alemania) edo Donostiako Musika Hamabostaldian.

Gordon Skene kritikariaren hitzetan “akordeoilari prodijioa da” (Diario Pastdaily, 2013/03/13). Telleria bakarlari bezala aritu da Norddeutsches Philarmonisches Orchester, Ensemble Ciklus eta Orquesta Sinfónica de Radio Televisión Española (ORTVE) bezalako ganbera-talde eta orkestrekin, Rafael Payaré, Gil Raveh edo Asier Pugaren zuzendaritzapean.

Gaur egungo musika arloko konpositore garrantzitsuekin lan egin du, J.M. Sanchez-Verdú, Yu Kuwabara, M. Stockhausen, S. Nesic, R. Lazkano, Z. Gerenabarrena, Wen Liu, S. Bonilauri, M. Sotelo, C. Trujillo, M. Urquiza, A. Edler-Copes, F. J. Rios eta A. Lauzurikarekin besteak beste, estreinaldi ugari eginez.

Musikari bezala, ikertze eta esperimentazio esparruan egindako lanek eta antzinako musikarekiko duen interesak sorkuntza berri bati eman diote sorrera: akordeoi mesotonikoa. Musika tresna honen afinazio eta eraikuntza ezaugarriek antzinako sonoritatearen antza daukate eta honi esker, Telleriak antzinako musikan espezializatutako interpreetekin lan egitea aukera eman dio, hala nola, Glenn Wilson eta Alon Sarielekin, baita S. Nesic bezalako konpositoreei obra berriak enkargatzea ere.

Sari ugari lortu diotu estatu eta nazioarte mailan, besteak beste, lehenengo saria John Cage International Competition for New Music Players (Halberstadt, Alemania) lehiaketan, lehenengo saria Certamen Nacional de Arrasate lehiaketan, lehenego saria International Accordion Competition of Pula (Croatia) lehiaketan, lehenengo saria Juventudes Musicales de España lehiaketan, Sitgeseko udal saria Concurso Internacional de Música de Cámara Miraben i Magrans, bigarren saria Jóvenes Músicos de Euskadi lehiaketan eta lehenego saria Concurs Instrumental Saint Anastassi lehiaketan. Grabazio ezberdinetan parte hartu du, besteak beste, Ander Tellería accordió eta Acordeón Clásico disketan, eta komunikabide ezberdinetan agertu da, Radio Clásica, Norddeutsche Radio, Radio Nacional, PuntoRadio, Onda Cádiz, NDR TV Hannover, Televisión Española, Televisión Onda Cádiz, Televisión La Vall etab.

Bere formazioa interprete bezala Euskal Herriko goi-mailako musika Ikastegian (Musikene) egin zuen, Iñaki Alberdiren gidaritzapean eta master ikasketak Hochschule für Musik Würzburg (Alemania) S. Hussong irakaslearekin osatu zituen, Eusko Jaurlaritzako beka batekin. Perfezionamendu kurtso desberdinetan parte hartu du nazioarteko irakasle entzutetsuenekin, besteak beste, M. Rantannen, C. Jacomucci, G. Draugsvoll, C. Iturralde, J. Crabb, J. Mornet, N. Boucheix, M. Iñarga, J. Rattya, F. Palazzo, J. Maccerolo edo E. Moserrekin.

Aragoiko Goi Mailako Kontserbatorioko (CSMA) irakaslea da . Konferentzia ugari eman ditu hainbat kontserbatoriotan eta nazioarte mailako konposizio tailerretan, eta bere lana interpreste gisa aipatua izan da tesi eta ikerketa lan ezberdinetan.