logo

Aitor Ucar

Kitarra

Aitor Ucar (Donostia, 1989) 8 urte zituela gerturatu zen gitarrara lehenengo aldiz J. Melchor irakaslearen eskutik, geroago bere hiriko kontserbatorioan ikasketak jarraitzeko E. Baranzano irakaslearekin. Musikako goi maila Musikenen M. Socias eta A. Duro-ren gidaritzapean ikasi zuen. 2015ean musika interpretazioan master bat bukatu zuen Hochschule der Kunste Bern-n E. Càsoli gitarjolearekin. Gaur egun eskola berdinean musika irakaskuntzan master bat burutzen ari da.

Bere gitarra hezkuntza, besteak beste, hurrengo maisu handiekin osatu du: A. Garrobé, P. Pegoraro, D. Russell, A. Pierri, Z. Dukic, J. Ruck, C. Trepat, T. Muller-Pering edo P. Márquez.

Bai bakarlari moduan baita Dúo 2028 edo Dúo Hausoka bezalako ganbera musikako taldeetan Espainiako bazter askotan ez ezik Suitzan, Portugalen, Ingalaterran edo Kolonbian jo izan du. Besteak beste hurrengo jaialdietan kontzertuak eskaini ditu: Donostiako Musika Hamabostaldia, Festival Internacional de Guitarra “Ciudad de Nájera” edo Sinkro jaialdia.

Hainbat Lehiaketetan saritua izan da: Cetamen de guitarra “Valle de Egües”, Zarautzeko “Guitarras Admira” lehiaketa, Concurso de guitarra “Ciutat d’Elx” edo Concurso “José tomás-Villa de Petrer”.

Musika garaikidearekiko duen interesak hurrengo konpositoreekin lan egitera eraman du: J.M. Sánchez-Verdú, L. Brouwer, R. Lazkano, N. Erissman, N. Ferrando edo M. Matamoro. Era bereanbesteak veste hurrengo konpositoreen lanak estreinatu ditu: A. Edler- Copes, Z. Gerenebarrena edo C. Peralta entre otros. Aitor Ucar ensemble Ciklus-ekin kolaboratzen du.