logo

Rakel Rivera

Zeharkako flauta

Iruñean jaioa, zeharkako flauta ikasketak egin zituen Iruñeako “Pablo Sarasate” Kontserbatorioan Roberto Casado irakaslearen gidaritzapean. Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikene) jarraitu zituen ikasketak Miguel Ángel Angulo, Álvaro Octavio eta Bruno Claverie maisuekin. Christian Farronirekin osatu zuen bere formazioa. Master-klaseak jaso ditu Vicens Prats, Julia Gallego, Antonio Nuez eta Mario Caroli flautista entzutetsuen eskutik

2004. urtean 1ére Médaille Unanimité saria eskuratu zuen oinarrizko mailan Pariseko Concours International De Musique de la Ufam eta 3ème Médaille erdi mailan hurrengo urtean.

Gaur egun Ganbera-Musika talde ezberdinen partaide da eta musika eskola desberdinetan flauta irakasle bezala lan egiten du. Honez gain, Musikoterapiako masterra ikasten ari da. Ciklus Ensembleko zuzendaritza teknikoan parte hartzen du.