logo

Lucía Gómez

Mezzosopranoa

Donostian jaioa, bere musika ikasketak 3 urterekin hasten ditu, biolin ikasketan eta ahots hezkuntzan. 2014. urtean, Kantu Goi Mailako tituloa lortzen du Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa) Maite Arruabarrena mezzosopranoaren esku. Maciej Pikulsky irakaslearekin osatu du bere formazioa eta klaseak jaso ditu Carlos Chausson, Tony Madigan, Ulrich Eisenlohr, Ana Luisa Chova eta Malkom Walkerrengandik.

Ciklus Ensemblearen kide da. Hainbat kororen lankide da, hala nola, Donostiako Orfeoia, Andra Mari abesbatza, Capilla Peñaflorida, Intermezzo koroan, Heidelbergo Capella Carolina… eta hauei esker zuzendari ospetsuen gidaritzapean abestu du, Claudio Abbado, Tugan Shokiev eta Daniel Baremboimekin besteak beste.

Solista gisa aritu da, Musikaste jaialdian, Kutxaren ganbera musika zikloan, Musica-Musikan, Donostiako 73º Musika Hamabostaldian edo 16º Aita Donostia Aste Musikalean, batik bat. Nabarmentzekoa da Beethoven-en 9. Sinfonian altu-ahots gisa egin zuen debuta Orfoi Donostiarrarekin batera.