logo

BIO Ciklus

Ciklus Ensemblea, 2010. urte amaieran sorturiko talde musikal ireki eta dinamikoa dugu. XX. eta XXI. mendeko konpositore eta artista handien amets kontzeptualetaz liluraturik, Ciklus Ensemblea abangoardiako musika esploratu eta zabaltzeko ardura duten hamar bat artista gaztez osaturik dago. Hartu-eman eta esperimentazioaren bidez, Ciklusek interprete eta konpositorearen artean lan estua egiten du, ahalik eta interpretazio fidagarriena bilatuz eta ideia berriak bultzatuz.

Halaber, talde honek bere baitan gaztetasuna eta indarra bateratzen ditu, talde bai orkestra munduan eta bai ganberako musika edo solista moduan indibidualki esperientzia handia duten gazteak osatzen dutelarik. Taldea sortu zenetik 30 obra baino gehiago interpretatu dituzte eta honakoetan jotzeko aukera izan dute: Donostiako Musika Hamabostaldiko Talde Gazteen Zikloan, Juan March Fundazioa, SMASH taldearen 8. Musika Garaikidearen zikloan, "Musikagileak" Musika Garaikideko Zirkuitoan, Carmelo Bernaola Festival Internazionalean, Kutxaren III. Ganberako Musikaren Zikloan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Donostia Musika Ganberako Musikaren Zikloan edo FAIC Jaialdian (Federación de Asociaciones Ibéricas de Compositores). Hauek, esate baterako, Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Malagan burutu dira.

“Musika Eraikitzen” proiektuarekin Ciklus Ensemblean musikagile gazteekin duen konpromezuak berebiziko garrantzia hartzen du , non proiektuaren pieza guztiak musikagile gazteei enkargatuta izan diren. Proiektu honi esker, Ciklus taldeak orain arte hamar bat obra estreinatu ditu. Ciklus taldea azken urteetan Karsten Dobbersen tutoretzapean egon da eta Jose Luis Campana edo Isabel Urrutia bezalako konpositore garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, baita Ensemble Intercontemporain-eko bakarlariekin ere.